Gaur egun Iruñean bizi bada ere, urteak eman ditu Marino Goñi ekoizleak Erason bizitzen, eta gaur egun ere harreman estua mantentzen du eskualdearekin. Abenduan jakin genuen Nafarroako Artxiboari dohaintzan eman diola bere bilduma pertsonala: kasete eta LP zaharrak, estudioko grabaketak, maketak, kartel zaharrak, aldizkariak eta beste hainbat gauza daude dohaintzan. Elkarrizketa egin diogu.