"Herri mugimenduan ere ez nintzen seguru sentitu nire orientazioaz hitz egiteko. Azkenean, sistema zisheteropatriarkalak kolektiborik kritikoenetan ere badu bere eragina", azaldu du. Bukatzeko, hausnarketarako zenbait galdera luzatu dizkigute Matikaneako kideek: nola bizi dira sexu eta genero identitate ez normatibodun pertsonak herri txikietan? Zergatik jo behar izaten dute maiz hiri handiagoetara?