elkarrizketa

Irene Pujadas idazle katalanaren 'Puskak' euskaratu du Amaia Apalauzak

Amezti.eus 2022ko abe. 5a, 10:31

Sustrai imoztarrak ditu Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak, eta Durangoko Azokan euskarara ekarri duen azken liburua egonen da eskuragarri: Irene Pujadasen Puskak. Igela argitaletxearekin atera du ipuin liburua Apalauzak. Itzultze prozesuaren inguruan, Pujadasen lanaz eta liburuan kontatzen denaz aritu gara itzultzailearekin gaurko irratsaioan.

Honela dio liburuaren kontrazalak: "Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil hurrenekin, euli matazak dantzan, Johnny eta Jenny, Jenny eta Johnny, amaren atun-latak eta tomate-poteak, sudur berria duen senar ohia, edan eta elkar larrutzeko geratzen diren señorak, herrixketatik ihesi doazen bandalo alegerak.
 
Umore zantarrez eta harridura dirdiratsuz blai dator Irene Pujadasen lehen liburua".