Euskal Herrian bizi izan zen Julia eta euskara ikasi ondoren irakasten ere aritu zen, baina, gaur egun ahuntzain bezala ari da emakumez eta pertsona ez bitarrez osatutako komunitate feminista batean. Berak egindako hautuaren inguruan hitz egin digu gaurkoan: komunitatean bizitzeaz, nekazaritzaren munduan genero aldetik dauden desorekez eta bazterkeriaz, pertsona arrazializatuek bertan sartzeko dituzten zailtasunez eta beste hamaika kontuz aritu zaigu ahuntzaina.