zirriztuen ganbara

"Zortzi orduko lanari uko egin diot, baina etxea nire eskuekin egiten ari naiz"

Amezti.eus 2022ko aza. 2a, 12:02

Zirriztuen ganbara kolaborazioaren lehen atala izan dugu gaurko irratsaioan, Erasoko Matikaneako kideen eskutik. Jon eta Oier anaien bizipenak ekarri dizkigute gaurkoan, ohiko bizi ereduetatik aldentzen diren zenbait hautu eginak baitituzte bi gazteek: komunitatean eta landa eremuan bizitzea, etxebizitza norbere eskuekin -eta lagunenekin- eraikitzea, ohiko enplegu lanetik aldendu eta lan indar hori beste gauza batzuei eskaintzea... elkarrizketa interesgarria gaurkoa ere!