Lorena Arangoa clown-a Oskotzen (Imotz) izanen da igande honetan, hilaren 23an, arratsaldeko 18:00etan. Nirebaitaturik bakarrizketa eskainiko du bertan. Esan Erran irratian egin diogun elkarrizketan azaldu duenez, dena den, hitz gutxiko bakarrizketa da hau. Bakardadeaz eta bakarrik egoteko egungo gizartean dugun ezintasunaz dihardu lan horretan antzezleak.
2022 urr 14 Imotz