"Batez ere normaltasunarekin hausten duten pertsonak eta bizimoduak ditugu burutan, familia eskema desberdinak eraiki dituztelako, landa eremuan proiektu potenteak dituztelako, bizimodu kolektiboak daramatzatelako... azken finean, logika kapitalista modu batean edo bestean apurtzen dutelako edo horretarako esfortzuan dabiltzalako. Periferien inguruan ariko gara, 'arraro' hori hona ekartzen", esan digute. Bada, ongi etorri Esan Erraneko zirriku edo ertekara!