Elkarrizketa

'Jonek Jone izan nahi du' ipuin liburuaren kontaketa eta tailerra, ostiralean Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko ira. 27a, 10:49

Dani Martirenaren eta Ana Ibañezen lana da Jonek Jone izan nahi du ipuin liburu berezia. Ostiral honetan, Larraintzarko Bentan eginen dute liburuaren narrazioa egileek arratsaldeko 17:30ean, eta segidan, 'ametsen kutxak' egiteko tailerra emanen dute. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da, eta izena emateko liburutegia@ultzama.es helbidera idatzi beharko da.

Honela dio Naizen elkartearen webgunean liburuaz: "Liburu honek ez ditu orriak. Irakurtzeko eta jolasteko proposamen honetan, akordeoi baten gisa testua eta imajinak aurkezten dira. Tolesdura bakoitzean kartoi kaxa bat dugu, goiko aldean testua eta kaxa barruan irudia osatzen duten elementuak. 14 kutxetan zehar Jonek handitan kotxe gidaria izan nahi duela ikusiko dugu, abioneta pilotu, marinel… “Baina handi izatera iritsi gabe, amets bat du bihotza beteta. Jon neska da, txiki txikitatik, oinutsik edo jantzita txaketa”.