Andrea Aldaregia latasarra, Iera Iturriagarekin bikote, Plazaz plazako txapeldun

Amezti.eus 2022ko ira. 26a, 13:02

Andrea Aldaregia, finalan. Egilea: Eduardo Agirre

Etxaurin izan zen finala, estu-estua, eta 22 eta 20 irabazi zuten txapeldunek Ane Mendiburu eta Maddi Barrocalen aurka.

Ados pilota klubak antolatu du, bigarrengoz, Plazaz Plaza jaialdia, eta Etxaurin izan zen finala, larunbatean. Lehiaketa estu-estua izan zen, oso ongi jokatu zuten bi bikotek, baina, azkenean, Aldaregia eta Iturriaga osatutako bikotea gailendu zen. Latasakoa (Imotz) dugu Andrea Aldaregia.

Horrela, hitz politak jaso dituzte bi bikoteek Ados pilotako sare sozialetatik: "Ikaragarria gaur Etxaurin bizi berri dugun finala! Txapelketa guztian zehar egon den emozioa, joko ona eta maila handia gaur ere agerian geratu dira lau pilotariek jokatu duten partidu handiarekin. Gaur bi txapel zeuden jokoan baina lau pilotariek merezi zuten txapela".

Iera Iturriaga leitzarrak ere, Andrea Aldaregiaren bikote, mezu hunkigarria jarri du sare sozialetan bikotekideari, aurkariei eta Ados Pilotako kideei zuzenduta: "Zer esan atzoko eunez! Aurkarik hain ongi jokatzen duenen zure hobena ateratzea behartzen zattue eta atzo halaxe izan zen! Ane Mendiburu, Maddi Barrocal txapelik gabeko txapeldunek atzo! Andrea Aldaregia ze ilusioa zurekin txapela irabaztea. Eskerrik asko kantxan eta kantxatik kanpo dena emateagatik!"

Ordubete pasatxo iraun zuen finalak. Plazaz Plazako jaialdiko bigarren edizioa izan da hau.

Erlazionatuak