Clown tailerra, Imotzen

Amezti.eus 2022ko ira. 22a, 09:47

Etxalekun izanen da ikastaroa, urriaren 19tik hasita maiatzaren 24a bitartean iraungo du eta Esther Carrizo pailazoak gidatuko du.

Clowna topatu, bizi, gozatu da tailer honen izenburua eta norberak barnean duen "clowna topatzeko eta sakontzeko gogoak dituenari" zuzenduta dago. Ez da aurretiko esperientziarik behar "oinarrizko adierazpen ekimena" proposatzen baitu tailerrak.

Sormena taldean piztea, inprobisazioan murgiltzeko baldintzak eta adierazpen dramatikoa bilatuko du, besteak beste, tailerrak eta gehienez 12 pertsonek eman dezakete izena. Etxalekuko kontzejuko erabilera anitzeko aretoan izanen da, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00ak bitartean.

Izena emateko deitu edo idatzi Esther Carrizo tailerraren gidariari, Uhartean pailazo eskolako arduradunari: 678 11 58 20. Ikastaroaren prezioa 500 eurokoa da, izen ematean 100 euro ordaindu beharko da eta ondoren 50 euroko 8 kuotatan.