Bihar hasiko da Gartzarongo pilota txapelketa

Amezti.eus 2022ko uzt. 1a, 11:01

2019ko irabazleak, emakumeen txapelketan

37. edizioa hasiko da bihar, Gartzarondik kanpo, Latasan, Imozko eguna ospatuko dela aprobetxatuz.

Osotara 215 bikotek eman dute izena, pasa den urtean baino 50 gehiagok gutxi gorabehera. Gogoratu,  2020an etenaldia izan zuela, izurriteak eraginda, eta, pasa den urtean, izen emateko kopuruaren muga aurtengoa baino bajuagoa zela.

Umeen taldean 42 bikotek eman dute izena; hurrengo kategorian, 48k; gaztetxoen artean, 45ek; gazteen artean, 28k; Helduetan, 48k; eta, emakumeen kategorian lauk bakarrik, horregatik, uztaila bukaera arte izanen dute zabalik emakumeendako izen ematea.

Gartzarondik kanpo izanen dira txapelketaren partidak, lehenengo bi asteburuetan. Esan bezala, abiatzeko Latasa aukeratu dute, Imozko eguna aprobetxatuta; eta, hurrengoan, Aizarotzen jokatuko dira.

Hauek izango dira asteburu hontako partiduak - Estos seran los partidos para este fin de semana:
 
Uztailak 2, 16.00etan, Latasako frontoian:
Umeak: Agirre / Garaialde (Ordizia) - Armendariz / Okiñena (Irurtzun)
Haurrak: Eskudero / Gorraiz (Irurtzun) - Zubiria / Olarra (Arbizu)
Gaztetxoak: Rekalde / Okiñena (Oberena) - Unanue / Lizarralde (Zestoa)
Helduak: Iturbide / Olaz (Paz de Ziganda) - Orbegozo / Aranalde (Orio)
 
Uztailak 3, 10.00etan, Aizarozko frontoian:
Umeak: Maria Crespo / Urabaien (Oberena) - Elola / Iraola (Billabona)
Haurrak:               1. Oñate / Lakarra (Billabona) - Elizainzin / Iribarren (Baztan)
                                2. Goikoetxea / Goikoetxea (Beasain) - Esain / Azkune (Esteribar)
Gaztetxoak: Armendariz / Ziriza (Uharte) - Galarza / Azpiazu (Azkoitia)
Helduak: De La Torre / Senosiain (Donosti/Barañain) - Ibarra / Bidaurreta (Paz de Ziganda)