Elkarrizketa

'Bolante baten historia' dokumentala proiektatuko dute ostegunean, Erason

Amezti.eus 2022ko eka. 8a, 10:32

Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren kasuaz diharduen 'Bolante baten historia' film dokumentalaren proiekzioa eta aurkezpena izanen dira ostegun honetan Erasoko zine klubean. Iban Toledo zuzendaria bertan izanen da kasuaz eta dokumentalaz xeheago hitz egiteko.

80. hamarkadan desagertu zen Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea. 40 urteotan kasuan izandako bilakaera hurbiletik kontatzen du pelikulak. Ostegunean, arratsaldeko 19:00etan izanen da proiekzioa Erason (Imotz), Zaparen etxolan. Zinemaldian eta beste hainbat zinema jaialditan ere aurkeztu dute lana aurretik.