Lorena Arangoak Tera Pia bakarrizketa eskainiko du larunbat honetan Latasako Biltegian, Imotzen. Historian zehar emakumeak itzalpean egon direnez, horietako zenbait argitara ekartzeko aprobetxatuko du bakarrizketa. Emakumezko pertsonaia historiko horiek talde-terapia saio batera joanen dira larunbatean... arratsaldeko 19:30ean izanen da ekimena, baina sarrerak aurrez erreserbatu behar dira Biltegira deituz, 948 39 16 73 telefonoan. Bakarrizketaren ingurukoak kontatu dizkigu Arangoak.