'Despotorre show' ikuskizuna izanen da ostiralean Latasako Biltegian

Amezti.eus 2022ko api. 27a, 10:43

Ane Lindane eta Raquel Torresen ikuskizuna da Despotorre Show. Ostiral honetan Latasako Biltegian izanen dira, arratsaldeko 19:00etan. Matxismoaren, euskararen eta beste hainbat gairen inguruan hausnarketa bultzatzen dute, umore bidez. Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira 948 39 16 73.