Elkarrizketa

'Susanaren iraultza' klown ikuskizuna, ostiralean Latasako Biltegian

Amezti.eus 2022ko mar. 16a, 11:41

Esther Carrizo klown-a elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, ostiralean Latasako Biltegian eskainiko duen 'Susanaren iraultza' ikuskizunaz. Arratsaldeko 19:00etan izanen da ekimena, eta martxoaren 8ko egitarauaren bueltan sartu du Imozko Berdintasun Batzordeak.

Honela dio ikuskizunaren azalpenak: "Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desorekak analizatuz, Susana pailazoak bere bizipenak partekatzen ditu publikoarekin, akziotik, emozioetatik, kantutik... Eskenatokira rol eta moldeen gaia, sexualitatea, biolentzia, soldata berdintasuna, mugimendu feministaren garaipen eta ondorioak eta beste ekarriko ditu".

Erlazionatuak

Klown: Susanaren iraultza

Amezti.eus 2022 mar 03 Imotz