Helduendako gitarra ikastaroa proposatu dute Imotzen

Amezti.eus 2022ko urt. 28a, 09:37

Josune Ilundain Iribarren Imozko bizilagunak, helduendako hastapeneko gitarra ikastaroa proposatu du eskualdean. Horretarako, 6-8 laguneko taldea osatu nahiko luke, astean behin ordu eta erdiko iraupeneko klasea emateko.

"Ikastaroaren helburu nagusia da talde-giroa eta elkarlana sustatzea: gitarraren inguruko oinarrizko jakintzak jasotzea, lezio praktikoak ematea eta musikaren eta gustuko kanten inguruan gozatzea", azaldu du zabaldutako afitxan.

Klaseekin martxoan hastea litzateke ideia. Interesa dutenek bidelagunarekin jar daitezke harremanetan, josuniii@gmail.com helbidera idatziz. Izena emateko asmoa dutenek, otsailaren 21a baino lehen egin beharko dute.