Elkarrizketa

Larunbatean amaitu zuten Imozko euskarari buruzko ikastaroa

Amezti.eus 2021ko aza. 3a, 12:10

Imozko euskara lantzeko lau saio egin dituzte Etxalekun azken hilabeteetan. Larunbat goizetan elkartzen ziren ikastaroko partaideak, 12 bat lagun guztira, tartean Imozko jendea baina baita handik kanpokoa ere. Sagrario Aleman izan zen ikastaroko gidaria, eta gaurko saioan elkarrizketa egin diogu.