Erasoko frontoiaren mendeurrena ospatuko dute larunbatean

Amezti.eus 2021eko urriaren 22a

Ehun urte bete ditu Erasoko (Imotz) frontoiak aurten, eta urteurren borobil hori ospatzeko, egitaraua antolatu dute urriaren 23rako, larunbaterako.

Eguerdiko 12:00etan aurreskua dantzatuko diote, eta segidan, herritarren partida librea jokatuko dute. Ondoren, 12:45ean frontoian argazkia aterako dute herritarrek, eta 13:00etan, berriz, pilota partida mistoei hasiera emanen zaie. Txistor mokadutxoa ere izanen da hurbiltzen direnendako.

14:00etan herri bazkaria eginen dute, eta 14:00etan, bazkalondoa alaitzeko musika izanen dute zuzenean Joxe Angelekin eta DJ Txokirekin.