Zuberoan izan zen udan Alazne Fernandez de Muniain erasoarra, hango hizkera ikasteko barnetegian. Esperientzia berezi horren inguruan gehiago jakin nahi izan dugu: zer eta nola ikasten dute bertan? Nortzuk hartzen dute parte? Horretaz guztiaz aritu gara Fernandez de Muniainekin, eta gitarra ere ekarri digu, barnetegiko kanta berezi bat zuzenean jo eta abesteko.