Ate irekiko saio bat egin zuen Latasan Ados Pilotak

Amezti.eus 2021ko ira. 10a, 12:40

Pilotan probatzeko saio bat antolatu zuen atzo Ados Pilotak, Latasako pilotalekuan. Adin askotariko hamabi neska etorri ziren Ados taldeko pilotariekin jolastera.

Latasakoa bertakoa dugun Andrea Aldaregia, Maite Ruiz de Larramendirekin eta Iera Agirrerekin batera, aritu zen neskatilekin pilotan. Hamabi ume eta gazte etorri ziren Latasara, zazpi eta 17 urte bitartekoak.

Ados Pilotak, emakume pilotarien lehen klub profesionalak, oso pozik agertu da sare sozialetan jardunaldiak izandako erantzunarengatik:

Andrea Aldaregiak berak esan digunez Sunbillatik, Iruñerritik, Leitzatik, Aresotik, Larraundik, eta Beasaindik etorritakoak ziren etorkizuneko pilotari hauek. Pena, gure eskualdetik ez baitziren Latasara joan.