Imozko euskalkia ezagutzeko ikastaroa antolatzen ari da batzordea

Amezti.eus 2021ko ira. 6a, 12:24

Imozko euskalkia lantzeko proposamena jaso zuen Imozko euskara batzordeak eta Sagrario Aleman Euskaltzaindiako zuzendaritzako kideak, etxalekuarra, hura gidatzeko prest azaldu da. Irailaren 10a arte dago izena emateko epea.

Ikastaroa aurrera ateratzeko, lehenengo, taldea osatuko dute jakin nahi dute batzordetik. Esan digutenez, badirudi lortuko dutela taldea osatzea. Irailaren 10a arte da izena emateko epea. Horretarako, 677 625  277 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko da.

Ikastaroak lau saio izanen ditu, lau larunbatez, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Saioak Sagrario Alemanek gidatuko ditu. Etxalekuarra da bera, eta euskaltzaina. 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak eta euskaltzain osoa 2007an. 2020tik JAGON saileko zuzendaritza hartu zuen.