Andrea Aldaregia, Plazaz Plazako finalean

Amezti.eus 2021ko abu. 27a, 14:49

Maite Ruiz de Larramendirekin bikote 22 eta 18 irabazi zuten Iera Agirre eta Gentzane Aldairen kontra. Finala bihar jokatuko dute Leitzan, Leire Salsamendi eta Ohiana Orbegozoren kontra.

Atzo arratsaldean ezagutu genituen Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra Plazaz Plazako finala jokatuko duten pilotarien izenak: Leire Salsamendi eta Ohiana Orbegozo. Etxauriko frontoian lortu zuten finalerako txartela, partida zaila baten ondoren, 22 eta 19 Arrizabalaga eta Mendiburu irabazita. Plazaz Plazako finala bihar, abuztuaren 28an, izanen da Leitzan, 12:00etan. Andrea Aldaregia latasarra (Imotz) Maite Ruiz de Larramendirekin batera.

Aldaregia eta Ruiz de Larramendik Aranon jokatu behar zuten finalerdia, abuztuaren 15ean, baina eguraldiak ez zuen aukerarik eman eta azkenean Erañotzun lehiatu ziren. Berdintsu aritu ziren bi bikoteak, zaila izan zen lehia, baina azkenean Andrea Aldaregiak eta Maite Ruiz de Larramendik eskuratu zuten finalerako txartela. 22 eta 18 irabazi zieten Iera Agirreri eta Gentzane Aldairi.

Lehenengo emakume pilotarien kluba da aurten sortutako Ados Pilota, eta Plazaz Plaza izan da antolatu duten lehenengo txapelketa. Ekainean hasi zen eta hainbat eta hainbat frontoietan jokatu dute pilotariek, guztiak aire librean, eta haien artean Erason eta Etxalekun.