Aste kulturala, Etxalekun, abuztuaren 26tik 29ra

Amets Arzallus eta Julio Soto, bertso poteoan, Ipar-Hegoa astean, Seguran

Zinema, bertsoak eta esku pilota aurtengo Etxalekuko aste kulturalean. Abuztuaren 26tik 29 bitartean izanen da.

Abuztuaren 26an hasiko da Etxalekuko aste kulturala, Igelak pelikularen emanaldiarekin. Gaueko 10:00etan izanen da, plazan. Aurreko urteetan Aupa Etxebeste eta Agur Etxebeste eman zituzten.

Larunbatean bertsolaritzaren txanda izanen da. Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dituzte bertso saioan, 18:00etan, eliza atarian.

Ondoren, igandean, hainbat ekimen antolatu dituzte. Goizez, 11:00etan, pilota partidak izanen dira, plazaren 100. urtean. Ondoren, arratsaldean, musika eta dantza. AFRO FEST BAOBAB DANZA ikuskizuna izanen da 17:00etan, plazan.