Sei bat lagunen gorpuzkiak daude Etxalekuko inguruetan lurperaturik, hainbat lekukotzaren arabera, eta astelehenean eta asteartean saiatu ziren haiek aurkitzen, baina ez zuten lortu. Dena den, hau lehenengo pausoa besterik ez da izan, herritarrek esan digutenez, eta saiakera gehiago eginen dituzte aurrerago.
Nahiz eta gorpuak ez aurkitu, Goldarazko Mikel Legarrak esan digu oso pozik atera zela egindako lanarengatik, herritar asko hurbildu baitzen laguntzera.
Hain zuzen ere, bi gorpuzki atera zituzten Goldaratzen pasa zen urteko uztailaren bukaeran. Han ere gehiago daudela uste dute, eta bilaketa gehiago egin nahi dituzte aurrerago. Horretarako lanean ari dira, eta ikasturte berriarekin informazio gehiago eman ahalko digute.