argazki galeria

Mendialdeko Azoka Ibiltaria ospatu da Latasan

Amezti.eus 2021ko uzt. 5a, 17:30

Igande honetan ospatu da bigarren aldiz Mendialdeko Azoka Ibiltaria Imotzen, Latasan. Bertako ekoizle eta artisauen postu asko egon dira goizean zehar, eta azokaz gain, nordic walking martxa eta zirko eta antzerki ikuskizuna ere izan dira.

Aritz Gorostiaga imoztarrak iruditan jaso du eguna.

Bestetik, Habelarte baserritarren elkartearen zozketa ere egin zuten goizean zehar, eta hauxe izan zen zenbaki saritua: 1337. Boletoan agertzen den telefono zenbakira deitu beharko du sarituak.