2021/04/25 11:00

Hizketa-ibilaldia: Pixakama

Hizketa-ibilaldia: Pixakama
Oskozko eliza, Imotz

Fermin Diez de Ulzurrunek bere haurtzaroko zati bat ekarri du gogora: bere amaren herria den Oskotzen bizitakoak bildu ditu, hain zuzen ere. Oroitzapen horiek eta bere sustraiekin topo egiteko nahiak San Marko eliza abandonatuari buruzko bere interesa piztu dute. Bertara joaten baitziren erromerian apirilaren 25ero bere ama eta Oskozko herritarrak.
Diez de Ulzurrunek 2019an hainbat lagun artista gonbidatu zituen toki horri buruzko proiektu bat garatzeko. Orain, imoztarrak gonbidatu nahi dituzte artista hauekin batera toki horrek definitu dituzten oroitzapenak, lekukoak, mitoak, partekatzeko.