2020ko azaroan zen sari banaketa egitekoa, baina pandemia dela eta atzeratu egin behar izan zuten ekimena. Azkenean, apirilaren 14an banatu zituzten sariak Iruñeko Kondestable jauregian. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen bozkei esker lortu du Ni neu galtzeta lanak hirugarren postua. Lehen postuan Bénédicte Carbonelliren Irakur iezadazu ipuin bat! gelditu zen, eta bigarrenean, berriz, Ana Jakaren Marimatrakak 4 - Astindu gorputzak! lana. Sari banaketan bertan izan dira Joana Ziganda eta Iker Uribe egileak. Zorionak biei!