Elkarrizketa

Edorta Amuruak kontzertua emanen du larunbatean Erason

Amezti.eus 2021ko api. 15a, 10:41

Imotzen euskararen alde antolatu duten zikloaren baitan, Edorta Amurua kantariak kontzertua eskainiko du larunbatean Erason, Zaparen etxolan, arratsaldeko 19:00etan.

Euskal kantagintzako harribitxiak ekarriko ditu abeslariak, hain ezagunak ez diren baina edertasunik falta ez zaien kantak, hain zuzen. Amaia Zubiriarekin aritu izan da lehenago zuzenekoak eskaintzen Amurua, baina oraingoan, bakarlari moduan etorriko da Erasora. Kontzertua ikusi nahi dutenek 680 884 329 zenbakira deitu beharko dute aurrez.

Erlazionatuak

Edorta Amuruaren kontzertua

Amezti.eus 2021 api 06 Imotz