euskara

Euskara indartzeko egitarau zabala, apirilean Imotzen

Amezti.eus 2021ko api. 6a, 10:43
2018an Imozko Udalean euskararen alde egindako elkarretaratzea

'Apirilean euskara indartuz' lelopean, ekimen ugari antolatu dituzte Imotzen hilabete honetarako. Imozko Berdintasun, Euskara, Kultura eta Kirol batzordeak antolatu du egitaraua.

Apirilaren 11n izanen da lehendabiziko ekimena, hain zuzen Etxalekun. "Herri hurbilean eskurtsioa: Etxalekuko historia eta natura ezagutzen" ibilbidea eginen dute. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan.

Apirilaren 17an,  Erasoko Zaparen Etxolan kontzertua izanen da arratsaldeko 19:00etan. Edorta Amurua bakarlariak euskal kantagintzaren harribixiak abestuko ditu bertan.  680 884 329 zenbakian eman beharko dute izena interesa dutenek.

Apirilaren 18an, berriz, Imotz inguruko bertsolarien bertso saioa izanen da Oskozko plazan: Endika Legarra, Jabi Lezaun, Joana Ziganda, Mintxo Astiz eta Aitor Irastortza ariko dira kantuan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Apirilaren 23an Koplariak Koplari hitzaldi musikatua izanen da Goldarazko frontoian. Xabier Amuriza bertsolariaren eta Korrontzi taldeko Agus Barandiaranen ikuskizuna da Koplariak Koplari. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izanen da ekimena, eta 80 pertsonendako lekua egonen da. Izena emateko 677 625 277 telefonora deitu behar da.

Egitaraua ixteko, apirilaren 25ean, Gazteendako Escape Rooma antolatu dute Muskizko Itsasoenean, arratsaldeko 16:00etan. 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimena, eta seiko hiru taldek izanen dute parte hartzeko aukera gehienez. Izena emateko: 680 276 046.