Sagrario Aleman etxalekuarra izendatu dute Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari

Amezti.eus 2021ko mar. 3a, 12:25

2021-2024 eperako lurralde ordezkarien izendapenaren berri eman du Euskaltzaindiak ohar baten bidez, eta bertan jakinarazi du Sagrario Aleman etxalekuarra izanen dela Nafarroakoa.

Andres Iñigo izan da azken urteetan Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria. 24 urteren ostean, baina, kargua utziko du. 2007an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak Aleman, eta hurrengo urtean, 2007an, euskaltzain oso. Duela zortzi urtetik da zuzendaritzako kide, eta hemendik aurrera, esan bezala, Nafarroako ordezkari ere izanen da.

Gainerako lurraldeei dagokionez, Gipuzkoan eta Araban lehengo berdinek jarraituko dute ordezkari izaten, Miriam Urkiak eta Roberto Gonzalez de Viñasprek, hurrenez hurren. Ipar Euskal Herrian ere aldaketa egon da: Jean-Baptiste Coyosek Xarles Videgain ordezkatuko du.