Elkarrizketa

Arrakastatsua izan da ImotzEKO brigada berdearen lehen ekimena

Amezti.eus 2021ko mar. 1a, 11:45

Larunbatean egin zuen lehenengo zabor bilketa ImotzEKO brigada berdeak, Plazaolako bidearen inguruan. Hamabost bat lagunek, haur nahiz heldu, hartu zuten parte ekimenean, eta zabor kantitate handia bildu zuten. Alazne Fernandez de Muniain brigadako kidea elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Argazki-galeria ere ikusgai duzue hemen behean.

Ohar hau zabaldu du taldeak.