'Cuerdas' pelikularen proiekzioa izanen da igandean Erasoko zine klubean

Amezti.eus 2021ko ots. 25a, 13:54

Duela zenbait hilabetetik martxan da Erasoko (Imotz) zine kluba, eta igande honetan arratsaldeko 18:00etan 'Cuerdas' filmaren proiekzioa izanen dute, Imozko Berdintasuna, Euskara, Kultura eta Kirol Batzordeak antolatuta. 20 pertsonendako lekua egonen da.

Hauxe da pelikularen sinopsia: "Victoriak 3.000 metroko altueran erditu behar du. Soka bati heltzen die. Churcampan, Perun, erditzeko hilkortasun tasa jaistea lortu dute osasun harrerari eta erditze bertikalari esker". Koronabirusa dela eta beharrezko segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira bertan.