2021/02/27 10:00

Auzolana

ImotzEKO brigada: Plazaola garbitzeko auzolana

ImotzEKO brigada: Plazaola garbitzeko auzolana
Latasako Frontoia, Imotz

Urtarrilean eguraldiaren eraginez bertan behera gelditu zen ImotzEKO brigada berdearen lehendabiziko ekintza. Asteburu honetan burutuko dute azkenik Plazaolako bidea garbitzeko auzolana. Goizeko 10etan abiatuko dira Latasako pilotalekutik eta 12etan otordua eskainiko du Imozko udalak. Izanez gero laneko eskularruak, txaleko horia eta biltzeko pintzak eraman.