Kolaborazioa

Nekazaritzako tributazioan aldaketak egin dituzte

Amezti.eus 2021ko urt. 12a, 12:02

EHNE sindikatuko Begoña Okiñenak nekazaritzari lotutako kontuak ekartzen dizkigu hilero. Gaurkoan, Nafarroako Ogasunak tributazioan egin dituen aldaketen berri eman digu.

Orain arte modulu sistema bidez funtzionatzen bazuen nekazaritzari lotutako tributazioak, aldatu berri duten legearekin zuzeneko estimazio berezi bidez hasiko dira. Gastu guztien kontuak ongi eramatea eskatuko die horrek nekazariei. Okiñenak xehetasun guztiak eman dizkigu.