Elkarrizketa

Gaztategi berria jarri dute martxan Goldaratzen

Amezti.eus 2020ko abe. 17a, 13:37

Goldarazko Etxeberriko Josu Ollok jarri du martxan gaztandegi berria. Orain arte ardi esnea kanpoko gaztandegiei saltzen zieten, baina konfinamenduaz geroztik esne gutxiago hartzen dietenez, beraien gaztandegi txikia jartzea erabaki dute.

Abenduaren 6ean egin zuten inaugurazioa, eta proiektua martxan jartzeko lehen pausoak ematen ari dira orain: hurrengo hilabeteetan hasiko dira gaztak saltzen, beraien izen propioarekin.

Inaugurazioaren bideoa ikusteko egin klik hemen: https://labur.eus/KPAYE