Hilabete honetako sukaldaritza tartean Latasako (Imotz) Biltegian egon gara Idoia Jusue eta Eva Fernandezekin. Postre begano bat prestatu digute, hain zuzen gari sarrazenoarekin egindako krepe gozoak: bata platano eta tahinarekin betea, eta bestea plantxan egindako sagarrarekin eta eguzkilore hazien kremarekin. Errezeta gozo hau egiten ikasi nahi? Bada, entzun kolaborazioa! Eskerrik asko neskak!