Elkarrizketa

Biolentzia matxistari aurre egiteko gida atera du Imozko berdintasun batzordeak

Amezti.eus 2020ko aza. 25a, 10:24

Azaroaren 25a da gaur, indarkeria matxistaren aurkako eguna, eta Imotzen atera berri duten 'Biolentzia matxistari aurre egiteko gidaren' inguruan elkarrizketa egin diogu Idoia Jusue berdintasun batzordeko kideari.

Bederatzi atal ezberdinetan banatutako liburuxka da atera dutena, eta Karma produkzioak enpresa izan da lanaren diseinua egin duena. Kontzeptuak argitzeko azalpenak, biolentzia matxista eta sinbolikoa identifikatzeko eta biolentzia horri aurre egiteko tresnak  (autodefentsa feminista bidez eta maskulinitate patriarkala deseraikitzeko jarraibideak emanez), emakumeendako eta LGTBI personendako erreferentzia eta baliabideak nahiz kultura feministako hainbat proposamen (liburu, filma nahiz diska) jaso dituzte gidan.

Imozko etxe guztietara helarazi dute honezkero gida. Elkarrizketa egin diogu gaurko irratsaioan Imozko berdintasun batzordeko kideari.