Txakur bat 10 metroko zulo batetik erreskatatu zuten Etxalekun

Amezti.eus 2020ko aza. 2a, 11:12
Txakurra, jabearekin eta zulotik atera zuen suhiltzailearekin

Ostiralean izan zen ezbeharra, suhiltzaileak etorri ziren Iruñetik eta txakurra onik atera zuten.

10 metroko zulora erori zen txakurra, Etxalekun. Jabeak ezin zuen atera eta txakurrak berorrek ezin zuen zulotik atera, horregatik, suhiltzaileak etorri ziren Iruñetik.

Suhiltzailetako bat zulora jaitsi zen eta arnesa jarri zion, ondoren, soka batekin atera zuten zulotik. Twitterren jarri zuten bideoan ikusi daiteke.

https://twitter.com/i/status/1321889559148417024