Etxalekuko Ostatuko Maritxu Erbitirekin hitz egin dugu haien egoeraz

Amezti.eus 2020ko urr. 28a, 10:32

Bigarrenez itxi behar izan dute aurten ostalariek, eta kinka larrian jartzen die neurri berriek. Maritxu Erbitik 13 urtez eraman du Etxalekuko Ostatua eta pena handia ematen dio itxita ikusteak. Dena den, optimista da.

Optimista da baina aitortzen du geroz eta zailagoa dela, optimismoa ere bukatzen zaiola eta urduri dagoela. Ez baitakite zer gertatuko den. Momentuz, ahal izan duenean, Iruñeko protestetara joan da, pasa den ostegunean, adibidez, baina jende gutxi bildu zela ere aitortu digu penaz.

Ana Beriain Nafarroako Ostalaritza eta Turismo elkarteko lehendakariak salatu duenez, Nafarroan eman diren 10.000 agerraldi gehiagoetatik, arlo sozialean eta lanean emandakoak, 300 inguru bakarrik izan dira ostalaritzan.