Min hartutako eskalatzaile bat erreskatatu dute Latasan

Amezti.eus 2020ko abu. 21a, 12:33

Suhiltzaileek asteazkenean erreskatatu zuten Latasan zauritutako eskalatzaile bat. Istripua, gizonari, gainera erori zitzaion harri batek eragin zuen.

Nafarroako Suhiltzaileek asteazkenean erreskatatu zuten eskalatzaile bat Latasako Kaxarna parajean. Istripuaren berri arratsaldeko 19:30ak inguru eman  zuten. Gizonak, Leitzarra omen, belaunean min hartu zuen eskalatzen zebilela harri bat gainera erori zitzaionean. Honek kolpe latza eta zauri sakona eragin zion eta ezin izan zuen bere kabuz ez gora ez behera egin. Zauritua esku-ohe batean atera zuten suhiltzaileen erreskate taldekoek eta ondoren anbulantzian Nafarroako Ospitalgunera bideratu zuten bertan balorazio bat egiteko. Erreskate lanak ez ziren errazak izan lekuaren ezaugarri zaila dela eta.