Auzolanean konpondu dituzte parkea eta bankuak Etxalekun

Amezti.eus 2020ko uzt. 20a, 10:38

Eguraldiak lagunduta, berritze lanetarako aprobetxatu ohi da uda. Etxalekun, adibidez, bankuak eta jolas-parkea konpondu dute.

Garaiak horrela eskatuta, talde txikia bildu zen konpontze lanetan, eta, musukoa jantzita konpondu zituzten herriko bankuak eta haurrendako jolas-parkea. Hemen auzolanaren argazkiak.