Haurrendako arte tailerra eginen dute udan

Amezti.eus 2020ko uzt. 3a, 10:44

Iaz bezala, aurtengoan ere 4 eta 12 urte bitarteko haurrendako arte tailerra antolatu du Ainhoa Sanchez eskultoreak. Etxalekuko Udaletxeko erabilera anitzeko gelan izanen da tailerra, uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera.

Goizeko 9:00etatik 13:00etara elkartuko dira haurrak tailerrean, eta arte disziplina ezberdinak landuko dituzte bertan: keramika, margolaritza, pailazo tailerra, jolasak, tinta txinatarra,... Asteko 40€ko prezioa izanen dute tailerrek, bigarren haurraren kasuan 30€ asteko. Informazio gehiagorako edota tailerrean izena emateko 657 31 35 27 edo 948 15 30 40 telefonoetara deitu behar da.