Borda eraiki zuenetik, duela 10 urte baino gehiago, buruan bueltaka zuen ideia: larruaren eta oinetakoen historia modu didaktikoan azalduko zuen erakusketa sortzea. Materiala diseinatuta bazuen duela hiru urte, eta konfinamenduarekin, azken bultzada eman dio eta bordan jarri du erakusketa. Marrazkiak Lakuntzako Iker Uribek egin ditu.