bideoa

Etxeetatik ospatu dute aurtengo Aberri Eguna Imotzen

Amezti.eus 2020ko api. 14a, 11:18

Aberri Eguna izan zen igandean, apirilaren 12an. Konfinamenduak eraginda, egoera oso berezian ospatu behar izan dute herritarrek aurtengo zita. Imozko herritarrek bideo polit hau osatu dute etxeetatik ateratako argazkiekin.

Euskal Herria Batera ekimenak deituta, etxeetatik ospatu zuten milaka herritarrek igandeko Aberri Eguna. Honela adierazi zuten ekimenaren antolatzaileek zabaldutako deialdian:

MAPA BAT, ABERRI EGUN BEREZIAN.

Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena. Nazio auzolan handi bat martxan da jada. Arriskuaren lehen lerroan borrokan ari direnez harro. Balkoi, leiho eta pantailetatik jariatzen diren mila eta bat laztan, animo, borroka... bizitza keinuez harro. 2020ko Aberri Egunean den bezala azalduko den herri eredugarri bat. Denon mapa bat osatuko dugu, gu guztion milaka argazkirekin. Elkartasun mezuak helaraziko dizkiegu modu batera edo bestera sufritzen ari direnei milaka euskal herritarren aurpegiekin. Milaka testu txikirekin osatutako mapa bat, Historiarako.