Egitarau oparoa antolatu dute Imotzen gabonetako oporretarako

Amezti.eus 2019ko abe. 24a, 11:08

Eguberrietako oporrak direla eta, egitarau zabala antolatu dute Imotzen. Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiri eginen dioten ongi etorriarekin hasiko dituzte ekimenak, eta urtarrilaren 4a arte luzatuko dira. Hona hemen egitaraua:

-Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria eginen diote Erason, 18:30ean

-Abenduaren 26 eta 27an 6 urtetik aurrerako umeendako zirko tailerra eginen dute Latasako frontoian, 11:00etatik 13:00etara

-Abenduaren 27an Kimikarin tailerra izanen da 6-16 urte bitarteko gazteentzat. Muskizko Itsasonean izanen da 17:30ean.

-Urtarrilaren 1ean San Bartolomera igoera eginen dute Muskiztik, 10:00etan abiatuta.

-Urtarrilaren 2 eta 3an 3-6 urte bitarteko haurrendako ludoteka egonen da Etxalekuko Txikienean, 11:00etatik 13:00etara

-Urtarrilaren 3an Joana Ziganda eta Iker Uriberen XAXARDI liburuaren aurkezpena eginen da Biltegia tabernan, 18:00etan

-Urtarrilaren 4ean, txikientzako euskarazko pelikula proiektatuko dute Zaparen etxolan, Erason, arratsaldeko 17:30ean.

Imozko Berdintasun, Euskara, Kultura eta Kirol Batzordeek antolatu dituzte ekimenak.