Baietz Kooperatibak eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean antolatu zuen hasiera ekitaldia, eta asteazkenetik aurrera martxan izanen da bertako jatetxea, taberna eta denda. Jendetza elkartu zen Biltegiaren inaugurazio ekitaldira, eta giro onean ospatu zuten gune berriaren irekiera. Latasako eta eskualdeko elkargune izatea du helburu Biltegiak, 189. Pulunperako egin genien elkarrizketan azaldu zigutenez.