Hainbat tailer izanen dira Etxalekun

Amezti.eus 2019ko urr. 3a, 11:48

Imozko Udalak antolatua, helduendako eta umeendako jarduerak izanen dira Etxalekun, ostiralean.

Humoretik eta genero ikuspegitik landutako eguneroko gatazkak kudeatzen ikastekoa izanen da helduendako zuzendutakoa. Vanina Vázquez Gentile psikologoa eta bitartekariak gidatua.

Gainera, umeendako hezkidetza jokuak ere antolatu dituzte, kasu honetan, Leire Martinez Etxeberria aisialdi begiralearen eskutik. 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua izanen da.

Izena emateko 646 241 699 telefonoan edo udala@imotz.eus helbide elektronikoan urriaren 4a baino lehen