Pagoto ahizpak hil dira

Amezti.eus 2019ko uzt. 4a, 10:24
Juanita Pagoto, herriko iturri agortuan, orain urte batzuk. Juanita on-onaren bizia ere agortu zaigu (G.B.)
Denbora laburrean joan zaizkigu Oskozko Pagoto ahizpak. Joan den apirilaren 18an hil zen Filomena Pagoto Gartzaron, 101 urtetan.
Ihaben jaiotakoa genuen, baina Oskotzen bizitu zen gazte denboran, Iruñera bizitzera joan zen artio. Iruñeko Misericordian hil zen.
 
Bere ahizpa, Juanita, berriz, ekainaren 15ean zendu zen, 104 urte bete berritan, 1915eko ekainaren 8an jaio baitzen Etxalekun. Oskotzen hil da, Etxotoa beren etxean.
Hemendik gure doluminik sentikorrenak familia guziari.