Haurrentzako arte tailerra eginen dute uztailean eta abuztuan Etxalekun

Amezti.eus 2019ko eka. 19a, 11:51

Udan zehar haurrak artera hurbiltzeko tailerrak eginen dituzte Etxalekun, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. 

Tailerrak astelehenetik ostiralera izanen dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta arte disziplina ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek: keramika, margolaritza edota tinta txinatarra, besteak beste. Haurrentzako tailer hauetan bestelako ekimenak ere eginen dituzte, dena den. Pailazo tailerrak, jolasak, yoga, mendi irteerak…

Ainhoa Sanchez eskultorea izanen da dinamizatzailea, eta haurrak apuntatzeko ere berarekin jarri beharko dira harremanetan interesa dutenak, 657 31 35 27 telefonora deituz. Asteko 40 euroko prezioa izanen dute tailerrek, 30 eurokoa bigarren seme-alabatik aurrera.