Auzolana egin dute Etxaldeko Emakumeek Oskozko Martixene baserrian

Amezti.eus 2019ko eka. 17a, 09:38

Larunbatean egin zuten auzolana Meghan Sapp eta Iñigo Aranaren Martixene baserrian. Etxaldeko Emakumeen taldeak antolatu zuen auzolana, eta aurreratutako lanen artean belar txarrek hartuta zegoen gunea garbitzea eta baratzea egiteko geotextila jartzea izan ziren nagusiak.

Bizkaiatik hurbildu ziren emakume gehienak, baina Irurtzunetik eta Nafarroako beste tokietatik etorritakoak ere baziren tartean. Urtaro bakoitzean antolatzen dute emakumeen auzolan bat Etxaldeko Emakumeek Euskal Herriko txoko desberdinetan. Baserritarren mugimendua eta mugimendu feminista elkartzeko guneak sortzea dute helburu, baita emakume baserritarren arteko aliantzak sortzea ere.

Erlazionatuak